XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SINFO.: Buruzbera, gañera?.

KAXKO.: Ez; az... az... azpira.

LESM.: Aimari bat esateko betarik ere eman ez dit.

SINFO.: Krobeta berriya ere ziaro ondatu dezu.

MAIX.: Lepua ondatu ez dunean pozez balegoke.

SINFO.: Eta gero?.

LESM.: Andik aurrerakorik gogoratzen etzait; jaun onek jakin lezake (Kaskogatik).

KAXKO,: Nik, nik da... da... dakit. A....

LESM.: ¡Atxis!.

SINFO.: ¡Ene senar gaixua; buztitzeak onik egiñ ez dizu.

MAIX.: Badirudi.

LESM.: Au kresalaren garratza; gutxieneko iru pitxarka edan ditut.

SINFO.: Zu orrela, ta ni, baskaritarako izokirik, gabe, ederki gaude.

MAIX.: Neroni ere gaizki nago.

SINFO.: Neronek ere negar egingo luke.

KATA.: (Atetik, oso larriturik) Etxekoandre au lana, au zorigaitza!.

SINFO.: ¿Zer da?.

KATA.: ¡Erre... erre...!.

SINFO.: ¿E?.

KAXKO.: ¿Zer erretzen da? Sua nunda?.

KATA.: Ollanda, ollanda kixkali zait.

SINFO.: Jesus milla bider.

¡Ai nere ollandaren errukaria! Baña emakumea ¿zeri begira egon zera?.

KAXKO.: Ka... ka... lendarioari.

KATA.: Ez bada; txoriari jaten ematen ari nintzala erre zait.

SINFO.: Gure baskariari agur egin genezayo; izokirik ez ta ollannarik gabe gelditu gera.

¡Maixu jauna, au atsekabea! Oraintxe bai belarra jan bearrean gaudela.

LESM.: ¡Atxis!.

MAIX.: Gizon au erropez aldatu bearko degu, bezela txakurren sudurra baño otzago geldituko zaigu.

SINFO.: Egiya diozu; erropez aldatu dezagun.

KATA.: ¿Laguntzea nai al du?.

SINFO.: Ollandari laguntzera joan zaitea.

(Kataliñ erdiko atetik joatero da).

Nere senar gizarajoa, izokitara berriz joan bear izaten dezunerako kontuz ibilli zindezke.

LESM.: ¿Ni berriz izokitara? Egun ori ikusirik ez daukazu.